TRENDINGEGUESIBAR# ASTEA
Otsailaren 18tik 23ra
Lehen aldiz Eguesibarko Udalak sare sozialak erabiltzen ikasteko aste bat antolatu du. Horretarako, influencer eta youtuber ospetsu batzuek parte hartuko dute astean; alde batetik Iban García (ETBko kazetaria, influencerra eta Euskadi Gazteako Dj-a) eta Ane Hernando (modako blogerra, @lookandchic izenez ezaguna) eta, bestetik, Eguesibarko bi auzokide: Yolanda Velaz (pediatriako erizaina), “Nadie como mamá” bloga duena, eta Silbi Redondo (gastronomiako blogerra), “@lacocinadesilbi” duena.
Astea ixteko, otsailaren 22an, ostirala, mahai-inguru bat egonen da, asteko parte-hartzaile guztiak bilduko dituena. Jarraian, festa bukatzeko ekitaldian, Iban García Dj-k musika jarriko du.
Gonbidaturik zaudete guztiok parte hartzera. Halere, erne! jarduerak eta tailerrak doakoak diren arren, gehienetan izena eman behar da aldez aurretik.