Alkateari galdera zehatzik egin nahi badiozu, bete galdetegi hau. Zure galdera eta horri emandako erantzuna orrialde honetan argitaratuko dira.
Alkateak eskertu nahi ditu herritarrek atal honetan egindako ekarpen guztiak.
Alkatearen oharra:
Galderak Udalean jasotzen diren dataren arabera argitaratuko dira erantzunak. Dena den, salbuespen dira bai galdera konplexuak, bai dokumentazioa ikusi beharra eragiten dutenak, bai Ibarreko lekuetara ikuskapen bisitak egitea eragiten dutenak, bai kasuan kasuko gaian gaitasuna duten teknikariei edota zinegotzi ordezkariei txostenak eskatu behar zaizkienean.
Alkateak, hala ere, ahalik eta lasterren argitaratu nahi ditu erantzunak. Bestela, arestian aipaturiko arrazoiengatik ezin denean, barkatu atzerapenak eragiten ahal dizkizueten eragozpenak.
Udalak eskubidea izanen du jasotako mezuak argitaratzeko eta laburtzeko, baldin eta:
- Norbait fede gaiztoan, funtsik gabe edo zehaztapenik gabe ari dela antzematen bada, edo beste inoren legezko eskubideari kalte egiten badio.
- Beren edukiak udal eskumena gainditzen badu.
- Eduki ekonomikoagatik, irekita dagoen prozedura judizial bati buruzkoak badira edo, bestela, beren xedea udal egintza bat berrikustea bada.
- Ebazpen judiziala eman gabe badaude edo izapidetze administratiboan badaude, ebazpena izan arte.
ERANTZUNAK
Hautatu bilaketarako gai bat.
SARTU BILAKETARAKO GAKOAK
ARDURADUNA | Eguesibarko Udala |
HELBURUA | Herritarrei informazioa eta iruzkinak jakinaraztea, horiek berrikusi ondoren argitaratuko direnak. |
LEGITIMAZIOA | Interesdunaren adostasuna. |
HARTZAILEAK | Datuak Udalaren webgunean argitaratu daitezke. |
ESKUBIDEAK | Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita beste eskubide batzuk ere, informazio gehigarrian azaltzen den bezala. |
INFORMAZIO GEHIGARRIA | Datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza Pribatutasun Politika atalean kontsulta dezakezu hemen: valledeegues.com |