Xuriñe Peñasek Sarrigurengo Kiroldegirako konponbideak bilatzeko konpromisoa hartu du

 Hemen: Alkatetza, Berriak, Kirola, Obra publikoak, Prentsa-oharrak, Sarriguren, Udala
  • Eguesibarreko alkateak agerraldia egin du gaur hedabideen aurrean.
  • Udalak proiektu honekin duen konpromisoa berretsi du.

Xuriñe Peñas López hedabideen aurrean agertu da gaur, kiroldegiko obren aurrean, dagoen egoera baloratzeko.

Adierazi duenez, albiste txarra da bizilagunentzat eta haranarentzat eraikuntzaz arduratzen den enpresa hartzekodunen konkurtsoan sartu izana. Hala ere, Udalaren konpromisoa prozeduraren legezko epeak errespetatuz beharrezko konponbideak bilatzea dela adierazi du. Bere konpromisoa berretsi du, bai eta bere taldearena ere, herritarrei kalitatezko kirol-zerbitzuak emateko proiektu garrantzitsu honekin.
Obrak estaltzeko lanetan hasi direla iragarri du, Eguesibarreko herritarren segurtasuna bermatzeko eta instalazioetan gerta daitezkeen kalteak eta ebasketak saihesteko.
tematicagaia-cocina-sukaldaritzacaptura-de-pantalla-2023-06-29-a-las-12.24.13