EGUESIBARKO XXI. DUATLOIA 2020
Datorren apirilaren 4an Sarrigurendik aterako da Eguesibarko Duatloiaren XXI. edizioa. Aurten modalitate berriak izanen ditu.
Eguesibarko Udalaren eta Nafarroako Triatloi Federazioaren laguntzaz Eguesibarko Hiruki Klubak kirol proba hori antolatuko du urtero bezala. Taldekako erlojupeko modalitatean eginen da aurten ere, eta Nafarroako txapelketa izango da, esprint distantzian.
Aurtengo edizioan, 2019an hasitako bikote femeninoen eta bikote mistoen modalitatearekin jarraituko da, eta, gainera, distantzia super esprinteko duatloi bat sartuko da, 150 korrikalari izanen duena.
Izen-ematea irekita dago jada, eta martxoaren 30a arte egiten ahalko da, esteka honen bidez