Autoenplegurako eta ekintzaileentzako lokalen alokairurako edo erosketarako laguntzak eska daitezke

 Hemen: Berriak, Toki Garapena eta Enplegua

Eguesibarko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak martxoaren 22an onartu zituen gaur argitaratu diren bi deialdiak.

Berritasun gisa, autoenplegurako laguntzak 500 eurora arte igoko dira onuradunak lanbide-jarduera garatzeko edo sendotzeko gastuak egiten dituenean.

Lokalak alokatzeko edo erosteko laguntzaren kasuan, baremo bakarra ezartzen da erroldatutako eta erroldatu gabeko pertsonentzat: 5 euro/m² merkataritza-lurzorurako eta 2.5 euro/m² industria-lurzorurako.

 

  • AUTOENPLEGUA: Jarduera bat autonomo gisa hasten duten eta Ibarrean erroldatuta dauden langabeek eska dezakete. Kontsulta ezazu hemen deialdia: https://bit.ly/3NT3m4W

 

  • LOKALAK: Haranean jarduera ekonomiko bat garatzeko lokal bat alokatzen edo erosten duten pertsonek eta enpresek eska dezakete. Kontsulta ezazu hemen deialdia: https://bit.ly/3ra32Fc
portada-del-calendarioimage