Zainketen Aldeko Ituna bertan behera
Osasun arazoak direla eta, bihar, urriak 17, goizeko 10:00etan, Eguesibarreko udaletxean egin behar zen Eguesibarreko Zainketen Itunari buruzko saioa bertan behera utzi behar izan dugu.
Aldez aurretik, barkamena eskatu azken orduko aldaketa horrek eragin ditzakeen eragozpenengatik.
Ahalik eta lasterren jakinaraziko dugu data berria, bai posta elektronikoaren bidez, bai Udalaren webgune honen bidez.