ZIENTZIAREN ASTEA

 Hemen: Berriak, Toki Garapena eta Enplegua

Eguesibarko Zientziaren Astearen hirugarren edizioa azaroaren 11tik 17ra izanen da.

Aurtengo programazioak jarduera berriak izanen ditu: scape rooma, nanozientziari buruzko erakusketa interaktiboa eta museo birtuala. Horiez gain, betiko tailerrak, tabernetako zientzia saioak, hitzaldiak eta esperimentuak egonen dira.

Era berean, programazioaren sarrera gisa, azaroaren 9an argi laborategia: fluoreszentzia-fosforeszentzia irekiko da. Ibarreko ekintzaile batek gauzatu du proiektua. Udalak arte sormenerako ematen dituen dirulaguntzen deialdian parte hartu du. Izan ere, Errizar aretoa astebetez erabat eraldatuko da, hantxe argiaren bidez irudimena pizteko, sormena pizteko, ikasteko eta esperimentatzeko.

Hurrengo egunetan jardueren egitarau osoa argitaratuko da.

halloween_cabecerajuventud