Zientziaren Astea

 Hemen: Berriak, Izen-emateak

Azaroaren 4tik 10era Eguesibarko Udalak Zientziaren Astea ospatuko du, zortzigarren edizioa izango da.
Edizio honetan programazioa STEM diziplinetan (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) oinarrituko da.

Azaroaren 4tik astelehena eta 8a ostirala bitarte, “Inspira ditzaketen istorioak eta tailer praktikoak” izeneko 5 saio programatu dira. Saio hauetan gai interesgarriak jorratuko dira, hala nola, Adimen Artifiziala, Kimika, Sateliteak, Bakteriak edo Matematika, arlo hauetan erreferenteak diren emakumeen eskutik. Tailer hauek 9 urtetik gorako pertsonei zuzenduta daude.

Era berean, 5 eta 8 urte bitarteko pertsonei zuzendutako gai berdinak lantzen dira ESPACIO LÚDICO STEM espazioan, modu ludikoago batean. Bai tailerrak bai Espazio Ludikoa doakoak dira, baina aldez aurretik izena eman behar da. Izena emateko epea urriaren 15etik 25era bitarte izango da, 012 telefonoan eta udalaren webgunean, eta plazak zozketa bidez esleituko dira.

Astelehenetik ostiralera arteko jarduerak izena ematea eskatzen dute.

INSPIRATZEN DUTEN ISTORIOAK ETA TAILER PRAKTIKOAK – 17:30/19:30 –

9 urtetik gorako pertsonei zuzendua. INSPIRATZEN DUTEN ISTORIOAK IZENA EMATEA

STEM JOLAS ESPAZIOA – 17:30/19:00 –

5 eta 8 urte bitarteko pertsonei zuzendua. STEM JOLAS ESPAZIOA IZENA EMATEA

 

Asteburuan Sarrigurengo Gazteriaren Etxean STEM Espazio Interaktiboa bisitatu ahal izango da, publiko guztiei zuzendutako esplorazio eta deskubrimendu gunea. Ordutegia honako hau izango da: larunbatean, azaroaren 9an, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara; igandean, azaroaren 10ean, 10:00etatik 14:00etara. Jarduera honek ez du izen-ematerik behar.