Zine foruma: 20.000 erle espezie
Datorren ostiralean, urriaren 18an, arratsaldeko 18:00etan, Sarrigurengo Oihanburu aretoan eginen den zine forumean 20.000 erle-espezie filma eskainiko da. Maria Castejon zinema kritikari eta irakasleak dinamizatuko du topaketa, eta Aitzole Araneta sexologo eta Trans aktibista ere izango da bertan.
Zine foruma Eguesibarko Udaleko Berdintasun sailak antolatzen duen LGTBI+ programazioaren barruan dago, eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuak diruz laguntzen du.
Sarrera doakoa izanen da edukiera bete arte.