Zuhaitzaren Eguna
Martxoaren 23an, 11:00etan, Sarrigurengo Aintzinaren ondoan, Zuhaitzaren Eguna ospatuko da Eguesibarren.
Aurreko urteetako dinamikarekin jarraituz, zuhaitzaren egunean egiten den landaketaren bidez, hegazti-faunarentzat interesgarriak diren zuhaixka-taldeak sortuko dira, kasu honetan aintziraren inguruan eta Udaletxearen eraikinean.
Orain landatzen diren landaredi-uharte horiek, zuhaitzez eta zuhaixkez osatuak, hostoerorkorrak zein iraunkorrak (basa-sagarrondoak, gorostiak, sahatsak, erramuak, elorri zuriak…), babesleku izango dira, eta hegazti txikien hainbat espezie elikatuko dituzte. Horrela, hiri-eremuaren barruan, biodibertsitatea sustatuko dugu.