HAURRENDAKO ANTZERKI PROGRAMA: “ADARBAKAR URDINA”
DESKRIPZIOA: Gure adarbakarrak uste du ez duela deusetarako balio. Oiloek arrautzak errun, erleek eztia egin eta herensugeek ahotik sua botata gaztainak erretzen dituzte, baina berak uste du ez duela deusetarako balio. Autoestimu faltak jota aurkitzen duen iratxo batek esaten dio besteei laguntzea ere zerbaitetarako balio duela. Baliagarri sentitu nahi badu, Itsasoko Jaunaren alaba aska dezake, […]